XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DENBORAK GU NAHI GAITU

Ez da gurea
denboraren gogora lotzen gaituen erabakia,
inork baino obeki dakielako berak
zer komeni zaion ametsari.
Erloju gezurtia eta zeru aldakorra,
nahiz bata nahiz bestea,
ez dira guk sortuak.

Esketik bizi gara denboraren jarraitzaileok.
Bere sutean erretzen taupaden sinfonia burutu gabea.
Zergatik ez du barkatzen bizi-gogo egunerokoa?
Agur egiten dio betirako.
Neure iraganean maite dugu elkar.
Jiradiska zoriontsu bizi zen pozgarri huts hartan.

Denboraren jauzi-aldiari aurka egiten genion,
aurkako bekoki iluna erakusten denborari.
Oraingo iraupena oraindik bezala.
Begien lilura aldegitearen lazgarri gaixoa,
pozaren indar akitzen hasiak.
Egunak joan-ahala, orobat etsita
kezka ugalduetan jaiotako sorkari maiteminduak.

Ezin ulertuen minbizi hereditarioa.
Kearen eskutik zintzilik bizi nahi.
Egunsentiaren ondasun lapurtua.
Bideak eutsi nahiaren aurka bortxatuak.
Bizitza oroit-asmo hau bihurtua.
Denborak gu nahi gaitu ilun-antza.